"Run cool"

Zer ote du Senegalek horrelako abeslari onak izateko? Yossue N´Door edo Ismael Lo dira famatuenak, baina badira gehiago. Rap musika lantzen dutenen artean, Uhin Beltz Positiboak bidaltzen dizkiguten hauek dira ezagunenetakoak. Rapa eta reggae-ragga doinuak afrikar erara eskaintzen dizkigute. Lagun asko diskoan kolaboratzaile. Letrak, berriz, horrelakoak esaten: Egingo duzu zure bila datozenean? Korrika ihes egingo dut. Eta zuk?