"Rossetiren obsesioa"

"Rossetiren obsesioa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotrossetiren-obsesioaquot/@@download/image/12p46-2.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Ramon Saizarbitoria
12.zenbakia
EREIN
193 orrialde



Saizarbitoriak beste maisu lan bat eskaintzen digu oraingoan. Galtzailearen estetikaz jantzirik dagoen idazle obsesibo baten abentura sentimentalak dira eleberri honen ardatza. Bi emakume, Victoria eta Eugenia, eta bi hiri, Madril eta Londres. Oharkabean, biak gurutzatuko dira poema zati baten erruz. Bakardadea, euskaldunen izaera berezia, idazlearen mundu "neurotikoa"... Saizarbitoriak landu ohi duen atmosfera psikologiko eta pesimista nagusitzen da orrialdeetan zehar. Maitasuna eta bikotearen inguruan harilkatzen da kontakizuna, gizonen koldarkeria eta sinzeritate falta agerian utziz. Guztiaren atzean Rosseti margolari eta poeta ingelesaren bizitzako bitxikeria bat nabarmentzen da; bere maitearen hilobia ireki eta harekin lurperatu zituen poema batzuk berreskuratu zituenekoa. Finean, arrazoia izan dezake Victoriak, gizonezkoei "Sleeping beauty"ak gustatzen omen zaizkiela adierazten duenean.