"Road movie"

"Road movie" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotroad-moviequot/@@download/image/21p46-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Gotzon Hermosilla
Alberdania, Zerberri saila, 2002
60 orrialde
Bidai-liburua

"Beat belaunaldi"-ko Kerouac eta konpainiaren larruan jarri da, neurri handi batean, Gotzon Hermosilla, kontakizun zuzen eta interesgarri honekin. Euskal Herritik New Yorkera, eta bertatik, San Franciscora hegazkinez. Hemen, auto bat alokatu eta gero, ekialdera jarraitzen du lagun taldeak. Monterrey, Los Angeles, Tijuana, Utah, Las Vegas, eta azkenik, Yosemite "natur parkea". Bidean, era guztietako musika taldeen emanaldiak nahiz aipamenak -Pixies, Smashing Pumpkins, Lou Reed, The Dickies...-, MacDonalds-ak, hyppien aztarnak, ostatu bitxiak, surflariak, indioen erreserbak, naturaren ikuskizun paregabeak, abiadura, sargoria, mormoien komunitate xelebre bat, Las Vegaseko hotel eta kasinoak, "Death Valley" deritzon parajea... Guzti horiei buruz gogoeta egiten du autoreak, bidaiaren esperientziak ikuspegi pertsonal eta orijinal batetik kontatuz.