"River"

"River" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotriverquot/@@download/image/11p13-5.jpg
2001/09/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Izzy Stradlin
11.zenbakia
"X taldeko kide ohia" txartela ahantz ezazu, jatorrizko taldearen arrastorik ez dago eta Izzy Stradlin-en musikan. Guns & Roses-ik zentzudunena izandakoak nahi duen diskoa egin dezake, jasotzen dituen irabaziak handiak direlako oraindik ere. Horrez gain, presioa Axl eta Slash-ei egiten  zaie. Haiek utzi zituenetik igarotako hamar urteetan, Izzyk lan bikainak  plazaratu ditu, Keith Richards baten diskoen izaera berekoak, agian bera ere gitarra erritmikoa zelako. Laugarrena duen "River" honetan, rock & roll ariketa sendoak (roll gehiago rocka baino) dira nagusi eta beste Richards batek (Georgia Satellites-eko Rick) eskola zaharreko riff iraunkorrak eta ekoizpena ipini ditu.