"Rhythm Double"

"Rhythm Double" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotrhythm-doublequot/@@download/image/72p10_2.jpg
2007/03/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Sly & Robbie
72.zenbakia
"Rhythm Double"
Sly Dunbar eta Robbie Shakespeare erritmoaren bikote perfektua dira. Bateria eta baxu jotzaileak reggae musikaren arima dira; heartbeat-a, lurraren taupada. Duela urte asko, musikarien artean Sly&Robbie zituzten reggae taldeen disko guztiak erosten nituen —taldeak edo abeslariak ezagutu gabe ere—. Reggae disko gehienetan parte hartzen zutela konturatu nintzen, ordea, eta “selektiboago” bihurtu nintzen —poltsikoak aginduta—. Gaur egun, izar handiak dira, eta bai reggaean bai rap edo r&b-aren munduan ondo “kotizatuta” daude. Maisuak badira ere, Sly&Robbie izena erabilita kaleratzen dituzten diskoek kutsu “komertzialegia” izaten dute, gure gusturako. Modan dauden edo garai batean arrakastatsuak izan ziren erritmoen birziklapena egiten dute. Azalekoa.