"Revelling/Reckoning"

Ani Difrancoren disko berri batean sartzea irakurrita duzun liburu on bati berriro heltzea bezalakoa da. Funtsean badakizu zer aurkituko duzun, bere estiloa oso labelduna delako. Hala ere, garai batean irakurritakoan erreparatu ez zenion pertsonaia bati arreta eskaini eta gozatu ederra har dezakezu. Revelling/Reckoning, izenburua bezalaxe, bi zatitan banatuta dago, akustikoak biak, baina biziagoa bata eta barnerakoiagoa bestea, eguna eta gaua bezalakoak. Tarteka, Maceo Parker maisuaren saxoak kolorea ematen die Anik marraztutako kantu goxoei, 29 guztira, Buffalo-ko abeslariak emankorra izaten darrai eta.