"Reptile"

"Reptile" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotreptilequot/@@download/image/8p12-4.jpg
2001/05/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Eric Clapton
8.zenbakia
1998ko "Pilgrim" diskoarekin inor gutxi asetu ondoren (BB King-ekin egin zuena ezin kontatu berea bezala), "Esku geldoa" jauna atzera begira dabil aspaldian. Batetik, lan berriaren diseinuari mende hasierako argazkien kolorea eman dio. Bestetik, bildu dituen kantuetan 80eko hamarkadako Clapton soinuari heldu dio, "Behind the sun" eta "August" lanek zuten izaerari, eta biak apur bat AOR izan arren, disko onak ziren. Instrumental bana egin du diskoa zabaldu eta ixteko (haietako bat bossa-nova ariketa), eta tartean rock komertzial emaitza garbiak dakartza ("Superman inside"), eta Ray Charles edo James Taylor-en abestien moldaketak.