"Remenber Tomorrow"

Beti pentsatu izan dugu Alemanian egiten zen musika elektronikoa hotza eta koloregabekoa zela. Zorionez, azken urteotan ezagututako hainbat proposamenek oso oker ginela erakutsi digute. Stereo Deluxe edo Compost bezalako disketxeei esker, Jazzanova, Truby trio, Mo´Horizons eta beste askok egindako musikaz gozatu ahal izan dugu. Elementu amankomunak: brasil, reggae-dub, soul-funk eta erritmo elektronikoak. Guzti hauen arteko harreman estuaz goza daiteke Mo´Horizons bikotearen bigarren iraupen luzeko honetan.