"Red dirt girl"

"Red dirt girl" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotred-dirt-girlquot/@@download/image/6p13-3.jpg
2001/03/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Emmylou Harris
6.zenbakia
"Red dirt girl"
Berpizte hau, Bob Dylan-ek 1999an eduki zuenarekin konpara daiteke. Galduta genuen Emmylou Harris, bost urte diskorik argitaratu gabe eta ezertarako gogorik gabe baitzegoen, berak aitortu duenez.  Gutxien espero zenean egin du "Red Dirt Girl" izeneko lan berri hau, eta beti bere izenaren ondoan ikusi ditugun "country", "folk" eta antzeko hitzak baino askoz urrunago iritsi da. Disko honi kontra egiteko era bakarra aurreritzietan babestea da, edo ezjakintasunean, Dylan-en "Time out of mind" hura bere neurrian ulertu nahi ez zutenek egin zuten bezalaxe. Entzun "I don't want to talk about it now" goibela, eta saiatu azken bost urteotako kantuetan hain barnetik egina dagoen abesti bakar bat aurkitzen.