"Putumayo India” ***

"Putumayo India” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotputumayo-india/@@download/image/putumayo.jpg
2009/04/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
95.zenbakia
Zorionez, gure diskoetxe kuttunak, Putumayok, krisiari aurre egiteko eta lanean jarraitzeko asmoa duela dirudi. Putumayok munduko bazter ezkutuenetan egiten den musika interesgarriena jasotzen du, eta musika hori informazio ugariz osatuta, disko politak kaleratzen ditu. Azken diskoetako bat Indiari eskaini dio, eta collage modukoa osatu du herrialde erraldoi horretako musikarekin: musika tradizionaletik hasi, Bollywood delakoan entzuten dituzten doinuekin jarraitu, eta elektronikaren dirdirak liluratutako doinuetara heldu arte. Guztia, Indiatik kanpo apenas ezagutzen ditugun abeslari eta musikarien doinuekin osatua.