"Porcella"

Kanadiarren laugarren lana aurrepauso itzela izan da. Ode to Joy (2003) izeneko euren aurreko diskoan, gauza nabaria zen hastepenetako garage rock doinuen protagonismoa gutxitu nahi zutela. Porcella hau 2005 urte amaieran kaleratu zen (oraintsu binilozko bertsio bikoitza iritsi zaigu kantu gehiagorekin). Kanadiarrek folka, countrya, melodiak, soka instrumentuak, rock and rolla, pianoak, saxoak, marakak eta tronpetak hartu, eta disko liluragarria eta koloretsua grabatu dute. Anitza, dantzagarria, tristea... Musika zale orok entzun beharko luke disko hau, eta ondoren, epaitu. Disko hau klasiko garaikidea bilakatuko da.