"Perfumea"

"Perfumea" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotperfumeaquot/@@download/image/81p77Perfumea.jpg
2008/01/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Patrick Suskind. Itzultzailea: Miren Arratibel
81.zenbakia


Irakurria izan gabe ere, nork ez du nobela honen berri? Patrick Suskin alemaniarrak 1985ean idatzi zuen Perfumea. Arrakasta handia izan du ondoren: 50 bat hizkuntzatara itzuli dute, eta iaz filma egin zuten. Orain, euskaraz irakurtzeko aukera dugu. XVIII. mendeko Frantzian dago girotuta nobela, eta usaimena izugarri garatua duen hiltzaile baten gorabeherak ditu ardatz.