"Ortzadarra sutan"

"Ortzadarra sutan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotortzadarra-sutanquot/@@download/image/22p48-2.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Fernando Morillo
22.zenbakia
ELKAR
249 orrialde



Gaztea izan arren, eskarmentu ederra du azpeitiar honek literatur arloan. Lehendik ere sariketa ugari irabazitakoa da, eta hau ez da kaleratzen duen lehen liburua. Mugatzeko hain zaila den gazteentzako literatur generoan ibili ditu lehen urratsak, eta ildo beretik datorkigu lan honetan. Igartza saria irabazitako eleberri honek gazte talde baten kronika kontatzen du. Imanol, Alex, Julen, Alazne, Arantxa, Mirari... Euren bizitzetako bi une ezberdinetan ikusiko ditugu,1987tik 2002ra jauzi egiten baitu istorioak, atzera-aurrerako bidaia interesgarri batean. Bizitza deskubritzen hasten dira lehenean: sexua, giza harremanak, pisu batean elkarbizitzea... Urteak aurrera joan ahala, nork bere bideari ekingo dio.