"One two punch"

"One two punch" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotone-two-punchquot/@@download/image/71p13_3.jpg
2007/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Liquid soul
71.zenbakia
"One two punch"
James Brownek, funk musikaren sortzaileetako batek, utzi egin gaitu. Mundu osora zabaldu zuen musikak bizirik dirau, eta garatzen ari da oraindik. Garapen horren adibide, Chicagoko Liquid Soul taldea da. 2000. urtean kaleratutako “Here´s the deal” diskoarekin, Grammy saria jaso zuten, jazz berritzailearen atalean. Lanean jarraitu dute, itzalean geratu diren diskoak argitaratzen. Kaleratu berri duten disko honetan, funk eta jazz doinuak nagusi badira ere, soul, rock eta arabiar doinuak ere atzemango ditugu. Funk musikari kolore eta zapore berriak bilatu nahi dizkionarentzat, aproposa.