"One down, one up"

Zuco 103. Herbehereak. Disko bikoitza. Lehenengoa, Up. Nork dio musika elektroniko taldeak zuzenean kaskarrak direla? Zuzeneko sei kanta eta Tales of High Fever diskoko hiru nahasketa berri. Dotore. Bigarren diskoa, Down. Nork dio igotzen den guztiak jaitsi beharra duela? Unplugged edo era akustikoan grabaturiko bederatzi kantu. Biluzik jarri eta lotsarik ez. Futbol zaleek diotenez, jokalari txarrek zelaiaren egoerari egotzi ohi diote errua. Zuco 103koek, musikari onak direnez, edozein zelaitan ondo jokatzen dutela erakutsi digute. Aposturik egin nahi?