"Obras escocidas (1985-2000)"

"Gehiago itxaron izan bagenu, Salvat-ek aterako liguke, ataletan". Ez dabil oker Josele, 10 diskokoa baita gaurdaino Burning-Rosendo eskolak eman duen talderik onenaren obra. Denetarik dago zuzeneko honetan; 37 abesti, lehena izan zuten "Ferpectamente" diskotik iazko "Nada"-ra iritsi arte. Bidelagunak izandakoak ere azaltzen dira, esate baterako Julian "Siniestro" Hernandez, Jorge "Ilegales" Martinez eta aipatutako Rosendo. Aspaldian ez zen halako rock bildumarik argitaratu hemen inguruan, are gutxiago hain soinu zainduarekin.