"Nova soul"

"Nova soul" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnova-soulquot/@@download/image/18p12-3.jpg
2002/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
18.zenbakia
"Nova soul"
Hau ausardia, alemaniar hauena. Hasieran Brasilgo erritmoak izan ziren "Brazilectro" bildumekin, beranduago afrikar doinuak "Afrotronic"-en, Asiatik iritsitakoak "Asia Lounge" izenekoan, eta orain, berriz, soul musikarekin ausartu dira "Nova Soul" honetan. Eta guztiak elektronikarekin nahastuta. Audiopharm zigilukoak burutik egongo dira, agian, baina ezin uka oso belarri fina dutela. Gaur egun egiten den soul berriena ezagutu nahi duzu? Itzal ezazu MTV telebista.