"Nora noa?"

"Nora noa?" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnora-noaquot/@@download/image/11p42-1.jpg
2001/09/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Joxe Mari Iturralde
11.zenbakia
EREIN
129 orrialde
  

Ipuin bildumarik atera gabekoa zen aspaldi Joxemari Iturralde. Hamabost urte baino gehiago igaro dira "Pic-nic zuen arbasoekin" bilduma argitara eman zuenetik. Liburu hartan bidaiatzeko bere grina eta ekialdeko giro eta kontuekiko zaletasuna ezagutu bagenizkion (ahaztezina bilduma hartako "Lau zaldun" ipuin laburra), oraingoan gertuago kokatzen dizkigu narrazio berri hauetako gehienak. Londres bezalako hiriak zenbaitetan protagonista izan arren, autoreak erraz salto egiten du bertatik Iruñeko Takonerara, idazle anglosaxoniarren moldean adiskidetasun, grina eta sexuzko istorioak  ironiaren galbahetik pasatuz kontatzeko. Irrieragileez gain, bada ipuin hunkigarririk tartean:  Londresen girotutako "Amodio gero eta ilunagoa" da horietako bat.