"Nor bere bidean"

"Nor bere bidean" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnor-bere-bideanquot/@@download/image/20101188413nor_bere_bidean.jpg
2010/11/04
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Joan Mari Irigoien
112.zenbakia
"Bihotzeko anaiak izatetik buruko etsaiak izatera iritsi ginen". Damasok gutun sail luzea idatzirik utzi dio Gabino anaiari hil aurretik, eta Gabinok erantzun egingo ditu 15 bat urte geroago. Idatzi hauetan bien arteko aldeak nabarmentzen dira. Damaso razionala da, eszeptikoa, aberrian eta erlijioan sinesten ez duena; Gabino, berriz, sentibera eta pasioz betea, frantziskotarra eta abertzalea. Liburua lodia eta geldoa da, baina irakurleak bere burua topatuko du Orbetarren trilogiaren azken alean.