"Nola Jasan?" ****

"Nola Jasan?" **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnola-jasanquot/@@download/image/77p76Okerman.jpg
2007/09/04
kritika
Testua: B. Malone
Okerman
77.zenbakia
"Nola Jasan?" ****
Tamalez, ez da oso ohikoa disko bat hartu eta lehen akordea entzun orduko, talde berezi baten aurrean zaudela sentitzea. Bada, niri horixe gertatu zait Mendebala, disko honetako lehen abestia, entzuterakoan. Eta irudipen berarekin jarraitu dut diskoa amaitu arte. Disko honek sei abesti on dakartza, oinarri erritmiko sendoaren gainean eraikitako sei abesti, gitarra moldaketa irudimentsuekin (Erakutsi kutxi baby kantakoak originalak dira, adibidez), eta ahots lotsagabe eta indartsuaz. Agian, Oreka izeneko abestia da maila on horren azpitik geratzen den kanta bakarra. Bai: Okermanekoak ez dabiltza oker, baina bertsolari gisa… ez zaizkigu hain finak iruditu.