"Ni ez naiz Xabier Montoia"

"Ni ez naiz Xabier Montoia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotni-ez-naiz-xabier-montoiaquot/@@download/image/27p15-1.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Xabier Montoia
27.zenbakia
"Ni ez naiz Xabier Montoia"
Ez digu harpa joko. Diskoaren izenburuak kontrakoa dioen arren, Xabier Montoia dago argazkiaren atzean. Eta ezagun du, gainera. Azken diskoaren bide beretik, abestiak nota gutxi batzuen gainean eraiki, eta euskal musikan gutxitan sortzen diren harribitxi horietakoak egin ditu gasteiztarrak. Abesti guztiek merezi dute aipamena, baina “Zoragarria”, “Makurkeriaren izenak”, “Omenka” eta “Ez agindu deus” bereziki txapela kentzeko modukoak dira. Abestiak muturreraino sinplifikatuta, konpoketak harrigarri gertatzen dira, bakoitza bere tokian, leiho berriak zabalduz. Hori gutxi balitz bezala, istorio bat dago kantu bakoitzaren atzean. Bikaina.