"New Jazz city"

"New Jazz city" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotnew-jazz-cityquot/@@download/image/12p15-2.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
New Jazz Hustlers
12.zenbakia
Funk erritmo dantzagarrienen zaleek kontutan izan beharreko disketxea da Internal Bass. Soinu propioa duten disketxeak gutxi dira, eta Ingalaterrako honek egun egiten den funk-jazz indartsuena eskaintzen du. Erritmoa da protagonista (kantuak instrumentalak dira) eta erritmo horren konpainian bakarkako instrumentuak. New Jazz Hustlers eta Down To The Bone taldeak dira zigiluko arrakastatsuenak, baina badira gehiago.