"Mozorroaren xarma"

"Mozorroaren xarma" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmozorroaren-xarmaquot/@@download/image/79p70Mozorroa.jpg
2007/11/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Asel Luzarraga
79.zenbakia
"Guztiok mozorro baten atzean bizi gara. Aldi berean, mozorroak bizirauten laguntzen digu, geure buruarekin erosoago sentitzeko aukera ematen digu, gezurrezkoa dela jakin arren", esan du Asel Luzarraga bilbotarrak. Mozorro horiek agerian uzteko, Luzarragak, hirugarren eleberri honetan, Zigor protagonista sortu du: bakartuta, bere gelako lau hormen artean, eta berak sortutako mundu birtualean bizi den mutila. Idazle homosexualei omenaldia egin nahi izan die Luzarragak eleberrian.