"Mentura dugun artean"

"Mentura dugun artean" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmentura-dugun-arteanquot/@@download/image/17p46-2.jpg
2002/03/04
kritika
Testua: Gaztezulo
Idazlea: Anjel Lertxundi
17.zenbakia
ALBERDANIA
189 orrialde



Bere unibertso literarioa biluzten du Anjel Lertxundik saiakera literario honetan, idazlearen mamuak, kezkak, iturriak eta bizipenak azaleratuz. Konplexurik gabe. Orrialdeetan zehar aurki ditzakegu Joseph Conrad, Xabiertxo, Lizardi, Rimbaud, Oteiza, Stendhal, Graham Greene, Mogel eta beste hainbesteri buruzko aipamenak. "Otto Pette"rekin aspalditik merezi zuen kontsakrazioa erdietsi zuen oriotarrak modu atsegin eta dibertigarri batean lotzen ditu denak. Liburuarekin gozatzeko ez da beharrezkoa literaturan aditua izatea; horixe da Lertxundiren meriturik handienetako bat. Ipuin sorta bat bezala irakur daiteke. Idazlearen ofizio eta gora-beheretara hurbildu nahi duen edonorentzako lan aproposa duzue hau. Bide batez, autoreak globalizazioa eta kulturaren arteko harremanari buruzko gogoeta oso interesgarriak burutzen ditu, "liburuak bizirik ote daude" galderaren lemapean.