"Maradona. Barrilete kosmikoa"

"Maradona. Barrilete kosmikoa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotmaradona-barrilete-kosmikoaquot/@@download/image/94p56maradona.jpg
2009/03/04
kritika
Testua:
Idazlea: Xabier Silveira
94.zenbakia
Xabier Silveirak gauza bitxia lortu du: Diego Armando Maradona handiaren ibilbidea liburu bakar batean jasotzea. Sinplea dirudi, baina ez da hain erraza. Maradona ez baita futbolaren jainkoa bakarrik, edo drogazale ohia, edo 20. mendeko futbolari onena izatera heldu zen gazte behartsu hura… Guzti hori baino gehiago da Diego. Eta Silveirak egoki asmatu du haren gaineko liburua noiz eta nola idatzi.