"MAMBABEAT" ****

Lan hau entzun ondoren, zalantza bat geratzen da airean: diskoan bezainbeste indarra ote dute Mambabeat-ekoek zuzenekoetan? Hala bada, indar bera badute alegia, oso gauza serioa da hau. Programazio elektronikoen gainean eraikitako disko hau proposamen egokia da gorputza astindu eta lehertu arte dantzan aritu nahi duenarentzat. Jazza, funkya, acid housea, groovea eta technoa elkarren eskutik dakarzkigu Mambabeatek, eta musikari bikainen jakinduria antzematen da nahasketa horretan. Flexioak eta abdominalak egin, eta zuzenekoetara joan beharko dugu.