"Mama`s gun"

Erykah Badu (Wright du benetako abizena) R&B bokalak duen erreferentzietako bat da 1997an kaleratu zuen "Baduizm" diskoa argitaratu zen unetik, are gehiago The Roots taldearekin "You got me" abestia kantatu ondoren. Erykah Baduk bigarren lana kaleratu du, "Mama's gun", estilo horretan dabiltzan hainbat artista berri ospetsu direnean, Kelis eta Macy Gray bezala. Disko honek esparru hori aberasten du Erykah-ren zedazko ahotsaren laguntzaz ("Kiss me on my neck"), eta D'Angelo-ren zenbait taldekideren maisutasunaz baliatuta. Aipatzekoak dira Stephen Marley-kin batera kantatzen duen "In love with you", eta "Bag lady", jazz ukitua duen balada.