"Lurra zorua bailitzan"

"Lurra zorua bailitzan" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlurra-zorua-bailitzanquot/@@download/image/2011664327lurra_zorua_bailitzan.jpg
2011/06/04
kritika
Testua: Testuak: Irati Murua
Idazlea: Iñaki Petxarroman
119.zenbakia
Garapen iraunkorraren inguruan irakurleari gogoeta eginaraziko dion liburua da hau. Bereziki Euskal Herriko datuak erakusten ditu, latzak oso, eta baliteke horregatik zapore garratza geratzea, baina azken batean hitzaurrean Iñaki Antiguedadek dioen moduan “ez gara hain onak”. Gurean hogeita hamar urtetan errepide bihurtutako lurra hirukoiztu egin da, hogei urtetan sortutako zaborra pertsonako bikoiztu, kontsumoa igo, berotegi efektua bultzatu… Zer pentsatua ematen du, zalantza gabe.