"Lüger” ****

"Lüger” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotluger/@@download/image/LuGER_Luger.jpg
2011/03/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
LÜGER
116.zenbakia
Krautrock generoa lantzen duen boskote madrildarrak bere lehen diskoa atera du. 70eko hamarkadan mendebaldeko Alemanian sortutako musika estilo honek, psikodelia, rock progresiboa eta elektronikaren eraginak ditu. Lügerren munduan murgiltzen hasteko, sarrera instrumental batekin berotzen dizkigute belarriak. Berehala, abesti guztietan lagunduko duen sintetizadoreak hartzen du protagonismoa, eta bateriak eta gitarrak punk kutsua ematen diote. Abesti instrumental motelak era bikainean abesturiko kantu dinamikoekin nahastuz, lan luzeago baten esperoan uzten gaitu...