"Loco"

"Loco" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlocoquot/@@download/image/7p12-3.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Fun Lovin’ Criminals
7.zenbakia
"Loco"
Brooklyn-go kriminalak Martini estetikaren eta Scorsese-ren filmetako pertsonaien arteko erdibidean dabiltza berriro, lounge musikatik gero eta gertuago. Baina 1996an ezagutu genituenetik zerbait galdu da. Egun, euren abestiak bigarren planorako eginak daude, azpitik edukitzeko bainera betetzen den bitartean edo. Tarteka maila igotzen dute, "Swashbuklin in Brooklyn" edo "Dickholder" abestietan, adibidez, baina ez dira nahikoa orokorrean lokartuta dirudien disko bat pizteko. Gainera, abesti ezkutuak ("Kill the bad guy") ez du ezertan laguntzen. Zuzeneko alderdia, taldearen onena, hilaren 4an Bergarako Jam-en.