"Lloyd Cole And The Negatives"

Behar izan duen denbora guztia eduki du diskoa bukatzeko (abesti gehienak 1998koak dira), eta horren ondorioz, soinua izugarri ondo zainduta dago. The Commotions klasikoen edo The Negatives berrien laguntzarekin (azken batean hori ez da hain garrantzitsua), Lloyd Cole eskoziarra kantu egile aparta da, bigunkeriak edo intentsitate faltak pop hitzarekin ez dutela zertan loturarik izan behar bere lan bakoitzean erakutsi duena. Haiei begira, "Mainstream" bezalako lan biribilei begira, topatu dugu bere kantu bilduma berri honetan.