"Live"

"Live" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlivequot-2/@@download/image/7p13-1.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Luna
7.zenbakia
Bost estudio lan atera ondoren, The Velvet Underground taldearen ordezko naturalari zuzenekoa egitea egokitu zaio. Izenburuari falta zaion guztia taula gainean isurtzen du Dean Wareham-en taldeak. Dotorezia, soinu argia eta maisutasuna. Azken diskoko zenbait kantu ("4000 days", "Hello, little one"), aspaldiko "23 minutes in Brussels" eta "Chinatown" ederrekin korapilatuta azaltzen zaizkigu,  Serge Gainsbourg-en "Bonnie & Clyde" kantaren bertsioak emanaldiari bukaera ematen dion arte. “Alternatibo” hitzak, gehienetan huts samarra, beti dauka zentzua Luna-ri buruz hitz egiterakoan.