"Live"

Bazen garaia. Alice In Chains taldeak kaleratutako "Unplugged" lan hura ederra zen benetan, baina anpliak topera igota nolakoa izango zen jakinmina areagotu baino ez zigun egin. Beste emanaldi hau, "Dirt" diskoan oinarrituta egin zuten neurri handi batean, beraien onenean; "Them bones" eta "Damn that river" baino abesti hoberik ez zen irten Seattleko olatu ospetsu hartatik. Kontzertuan, Jerry Cantrell rock berriko bigarren ahotsik onena zela baieztatzen da alderdi melodikoa agerian dagoenean. Gainera, "Unplugged" diskoa baldin badaukazu ere, merezi dizu aldaera elektrikoak eskuratzeak, ez baitago ia errepikatutako kanturik "entxufatu" berri honetan.