"Live In Europe 2000"

"Live In Europe 2000" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlive-in-europe-2000quot/@@download/image/7p12-4.jpg
2001/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Morgan Heritage
7.zenbakia
Denroy Morgan-en seme-alabek azken urteotan egon den reggae talderik biribilena osatu dute; bai konposaketari dagokionez, bai oinarri erritmikoan, bai ahotsetan, bai "posean" eta baita mezuetan ere. Reggae-ak azken urteotan galdutako freskotasuna berreskuratu du, nahiz eta 70eko hamarkadako oinarri klasikoen erabilpena handia den oraindik. Europan zuzenean grabatutako disko honek aurkezpen eta soinu ona izateaz gain gaur egun egiten den reggae biribilenaz gozatzeko aukera ere eskaintzen du. Aparta.