"Live from Mars"

"Live from Mars" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlive-from-marsquot/@@download/image/9p10-3.jpg
2001/06/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Ben Harper & The Innocent Criminals
9.zenbakia
Ben Harper, aparteko gitarrajolea izateaz gain, inoiz faltan botako dugun kantugile handia da, Bob Marley-Santana-Jimi Hendrix trinitatearen magalean hazi den azkenekoa, agian. Dena den, hain urrun jasotako kontzertu bikoitz honetan (akustikoa bata, elektrikoa bestea) ez dirudi bere egile alderdia aldarrikatu nahi duenik, arazorik gabe heltzen baitie besteek egindako kantuei: "Whole lotta love", "Sexual healing" , "The drugs don't work".... Ez du ahaztu, ordea, "Ground on down" sutsua, horretarako ere denbora eman baitio "Live from Mars" bikain baina luze samar honek.