"Let it come down"

"Let it come down" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlet-it-come-downquot/@@download/image/13p13-2.jpg
2001/11/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Spiritualized
13.zenbakia
"Let it come down"
"Ladies & gentlemen, we're floating on space" (97) azken hamarkadako diskorik goraipatuena izan zen leku askotan. Ondoren, Jason Piercek taldearen lidergoaren inguruko zalantzarik txikiena ere errotik moztu zuen, gainontzeko kide guztiak kaleratu eta jende berria fitxatu zuen eta. Hala eta guztiz ere, "Let it come down" disko berrian ez da beherakadarik igartzen. Lan aberatsa da. Mendearen bigarren zatian musikak ezagutu dituen forma, tamaina eta koloreak maisutasunez elkarlotzen dituena. Pop garbi eta eranskorra, gospel ukitua, soul-a eta gitarrak. Beatles, Beach Boys, Hendrix, Bowie eta beste hainbat eduki izanaren ondorio naturala.