"Lehenengo aldia"

"Lehenengo aldia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlehenengo-aldiaquot/@@download/image/48p50-1.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Askoren artean
48.zenbakia
TXALAPARTA
168 orrialde



Txortan jardundako lehendabiziko aldiaz jendeari galdera egin, eta batzuek une ederra izan zela esango dizute, eta beste batzuek, aldiz, ezatsegina. Nolanahi ere, lehendabiziko aldi hura guztion gogoan bizirik dirauen gogoeta da. Liburu honetan, sexu estreinaldia ipuin bihurtu dute 12 idazle ezagunek: Lander Garro, Paddy Rekalde, Diego Martiartu, Aitor Arana, Carmen Gisasola, Edorta Jimenez, Patxi Zubizarreta, Sonia Gonzalez, Joxean Agirre, Xabier Mendiguren Elizegi eta Itxaro Bordak. Oro har, umorez zipriztindutakoa ipuinak dira; baina gris koloreko pasarteak ez dira falta. Iniziatikoa omen den une horri buruz hainbat gogoeta: hiru besterik ez, emakumeen ikuspuntutik.