"La mami internacional"

"La mami internacional" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotla-mami-internacionalquot/@@download/image/4p12-2.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: Asier Leoz
7 notas 7 colores
4.zenbakia
Hirugarren diskoraino iritsiak ditugu bartzelonarrak. "Hecho, es simple" (1997) izenekoarekin hip-hop espainiarrari ordurarte ez zuen sinesgarritasuna eman ondoren, bigarren lanak apur bat behera egin zuen, beraien eskaintza errepikakorra eta ekoizpen aldetik baldar samarra zelako. Orain, dena kontrolpean eduki dutela dirudi, soinua inoiz baino gihartsuagoa da lan berri honetan. Oliver Sarmiento-ren (Mucho Mu) errima jario etengabeak beti bezain zorrotz bilatzen du zauria. Harrokerian eta funk musikan blai, slang edo hizkera propioa asmatu dute.