"Krokodiloa ohe azpian"

"Krokodiloa ohe azpian" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkrokodiloa-ohe-azpianquot/@@download/image/19p46-3.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Mariasun Landa
19.zenbakia
ALBERDANIA
58 orrialde



J.J. tipo gris bat da, pertsona arrunta, goizero bulego batera lanera doazen horietakoa. Etxebizitza batean bizi da bakarrik eta Zefe harakina da bere lagun bakarra. Egun batean, ordea, ohepean botata dituen zapatak hartzera doala, zerbait arraroa ikusten du. Haiek jaten ari den krokodilo bat dago bertan, ohepean. Ez, ez da amesgaiztoa, krokodilo bat dauka J.J.-k ohe azpian. Hau da narrazio honen abiapuntua. Egoera kafkiano batetaz baliatuz, Mariasun Landak hiriko biztanle isolatuen erretratu ironiko baina era berean itxaropentsu bat egiten digu oraingoan. Ez pentsa, hala ere, krokodiloen kontua hau gauza arraroa denik: krokodilitis gaisotasuna oso hedatua baitago gure gizartean. Azken finean, J. J. berak aitortzen duen bezala, "ez da batere erraza norberaren bizitzan krokodilo bat onartzea".