"Korronteak"

"Korronteak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkorronteakquot/@@download/image/12p46-3.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Ixiar Rozas
12.zenbakia
KUTXA FUNDAZIOA
23 orrialde



"Donostia hiria" berriki irabazi duen ipuin honek istorio eder eta hunkigarri bat kontatzen digu. Cabo Verden bizi izan den Abdou gaztea, ama gaixoaren guraria betez, Parisera abiatzen da aspaldi desagerturiko aitaren bila. Abdou ez da inoiz bere herrixkatik irten eta hiri erraldoi batera doa. Abdouren begiak treneko bidaiarien begiekin topatzen dira, korronte misteriotsuak sortuz. Denek dute istorio bat, iragan bat eta etorkizun bat. Trena aurrera doan neurrian korronteak elkartuz joango dira, present dagoen euri magikoaren ukitupean. Emakume polit eta ausart bat, inork ikusten ez duen musika-instrumentu bat garraiatzen duen gazte bat, liburu batetik bista altxaten ez duen gizona... guzti horiek osatzen dute korronte sentikor honen haria.