"Kontrarioa"

"Kontrarioa" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkontrarioaquot/@@download/image/2010646318kontrarioa_lander_garro.jpg
2010/06/04
kritika
Testua:
Idazlea: Lander Garro
108.zenbakia
Langile auzo batean bizi da Raul Oliveira gaztea, bere amarekin. Lan bila dabil, eta etorkizun hobearekin egiten du amets. Oskar lagun minaren itsumutilaren parekoa ere bada, eta biek elkarrekin igarotzen dituzte arratsaldeak, xake taularen bueltan eta emakumez hizketan. Halako batean, protagonistak Gabriela izeneko emakumea eta haren biloba Paula ezagutuko ditu, eta patua aldatzeko zirrikitua ikusiko du. Garrok "lanaren putzuetan" jarri ditu pertsonaiak, eta auzuneetan bizi eta lan egiten duen jendeari gorazarre egin.