"Kolosala izango da"

"Kolosala izango da" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkolosala-izango-daquot/@@download/image/39p54-2.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Joseba Sarrionandia
39.zenbakia
TXALAPARTA
138 orrialde



Sarriren aurreko lana, "Lagun izoztua", irakurri zenutenok gogoan izango duzue nola hiru zatitan banatua zegoen eleberria. Horietako batean, Kalaportu izeneko kostaldeko herri batean bizi zen haur baten gorabeherak narratzen ziren. Herri hori eta gerra inguruko garaiak berreskuratzen ditu honakoan Sarrionandiak. Txaplata deitzen dioten haurra dugu narratzailea. Gerra Zibila gainean dago. Usaindu egiten da. Txaplataren ahotik ezagutuko dugu gerrarekiko lilura. Jolas berri eta zirraragarri bat izan daiteke gerra. Baina, pixkanaka, gerrarekin hezten doan haur horren begirada aldatuz joango da. Gurasoen egoerak badu horretan zerikusirik. Bando ezberdinetan baitaude, urrun bata bestearengandik. Bandoek, ordea, ez dute pertsona egiten. Dena ez da dirudiena. Are, gerran. Eta gerra ondoan. Ikasgai hori ederki ikasiko du Txaplatak.