"Killer lixo. Vol II. O retorno do lixo assassing"

"Killer lixo. Vol II. O retorno do lixo assassing" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkiller-lixo-vol-ii-o-retorno-do-lixo-assassingquot/@@download/image/11p13-6.jpg
2001/09/04
kritika
Testua: B. Malone
Askoren artean
11.zenbakia
Punk rock gordina atsegin baduzue, Konpostelako Lixo Urbanok kaleratutako "Killer lixo. Vol II" bildumak ez dizue hutsik egingo. Gitarra gogor eta erritmo espidikoetan oinarritutako 27 talderen kantuek osatzen dute diskoa, Espainiako estatuko punk rock mundukoak gehienbat. Tartean dira, nola ez, Donostiako Buenabistako Señor No, Discipulos de Dionisos, NCC eta Astrozombies. Hor daude ere Galiziako The Virus eta Fame Neghra –azken hauek No Means No taldearen "Beicos, linguas e pulmóns" bertsioaz-. Nabarmentzekoa da, halaber, Foggy Mental Breakdown taldeak Joy Division mitikoen "The kill" abestiaz eginiko berrirakurketa. Finlandiako, Suitzako eta Alemaniako taldeek osatzen dute eskaintza bikaina. Igo bolumena!