"Kilkerren hotsak"

"Kilkerren hotsak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkilkerren-hotsakquot/@@download/image/42p50-3.jpg
2004/06/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Edorta Jimenez
42.zenbakia
SUSA
239 orrialde



"Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan" kronika-liburua lantzen ari zela, esku artean zuen materialak eleberri itxurako istorio bat idaztera bultzatu zuen Edorta Jimenez. Esan eta izan. Kronika-liburua denboraldi batez baztertu, eta zirt eta zart, Gerra Zibilean girotutako espioitza eleberri hau idatzi zuen udako sargorian zehar, kontatzen ari zen garaian osoro murgildurik. Hari nagusia Mundakako alkate izandako Mallonaren fusilamendua bada ere, hari horren bueltan bestelako katramilak ere ehuntzen ditu idazleak irakurlearen gozamenerako. Neurri handi batean, pertsonaia errealak eta fikziozkoak tartekatuz, Jimenez gure historiako pasarte bat berreraikitzen saiatu da: gerra garaiko Bilbo. Gerra garaiko Euskal Herria. "Kilkerren hotsak" memoria ariketa da, atzotik gaur arte gehiegi aldatu ez garen ustean errotua.