"Kafkaren labankada"

"Kafkaren labankada" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotkafkaren-labankadaquot/@@download/image/11p42-2.jpg
2001/09/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Aritz Gorrotxategi
11.zenbakia
KUTXA FUNDAZIOA
155 orrialde



Azken urte honetan agertu den idazle berrietako bat da Aritz Gorrotxategi. Lisboan kokaturik dagoen eta thriller bat bezala irakur daitekeen liburu honetan, larunbat gauetan ordu jakin batetik aurrera edozein lagun taldetan sortzen diren galdera existentzial eta filosofikoei ere erantzuna aurkitzen saiatzen da idazlea. Istorioak kontatzeaz gain, filosofatzea ere gustatzen zaiola, alegia. Liburuak irakurketa bat baino gehiago ditu, thrillerraren hari entretenigarriari tiraka literatur zaleentzako hainbat konplizitate keinu ere soma baititzakete iniziatuek. Umorez ongi hornituta dago Gorrotxategiren idazkera: bere liburuko tabernazulo bitxi eta emakume erakargarriak mundua umore eta distantzia berezi batekin ikusteko lezioa dira. Lisboa ezagutzeko beste era bat ere izan daiteke liburua.