"Jostorratza eta haria"

"Jostorratza eta haria" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotjostorratza-eta-hariaquot/@@download/image/14p31-3.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Yolanda Arrieta
14.zenbakia
ALBERDANIA
155 orrialde



1997an Irun Hiria saria irabazitako eleberri honek ez zuen guztiz gustura utzi autorea. Urte batzuk beranduago, ordea, nobela berdina hartu eta lantzeko aukera izan du Yolanda Arrietak. Lantze eta perfekzionatze horren fruitu, hemen dugu "Jostorratza eta haria" berria, aurrekoa baino haratago doana zentzu askotan. Finean, ama batek jaiotzear dagoen alabarentzat kontaturiko istorio-historia da eleberri honen muina. Bizitzan zehar planteatzen zaizkigun galdera askori erantzuna ematen saiatzen da egilea: "Zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian?".