"Joker in the pack"

"Joker in the pack" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotjoker-in-the-packquot/@@download/image/58p9-2.jpg
2005/12/04
kritika
Testua: Alberto Bocos
Adicts
58.zenbakia
"Joker in the pack"
Hauxe da Ipswich-eko punk beterano, zirkuzale eta koloretsuek kaleratutako lehen dvd-a (2002 urtean  editatu zuten arren). Hain zuzen, “Joker in the pack” eta “Viva la revolution”, beren lehen bideoklipetarako grabatutako material asko dago hemen. Bestalde, “Live at the Manhattan club” zuzenekoak 1983ko udan emandako kontzertu baten irudiak dakartza (aspaldiko bira hartan, “Bad boy” kantua tximista baino azkarrago sartu zen Erresuma Batuko disko zerrendetan). Dvd honetako beste grabazio batean, Blackpool-eko Tower Ballroom ospetsuan ikus ditzakegu, 1982an antolatutako punk jaialdi baten barruan. Erasoan dugu berriro 77ko punk rockaren naranja mekaniko ospetsuena!