"jo ta ke"

"jo ta ke" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotjo-ta-kequot/@@download/image/9p10-1.jpg
2001/06/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Su ta Gar
9.zenbakia
"jo ta ke"
Amurrio, Zizur, Berriozar eta, jakina, Eibar izan ziren iragan neguan Su ta Gar taldeak disko bikoitz honetan soinu argiz jaso dituen emanaldien lekuko. Bertan Euskal Herriko heavy musikan erreferentzia (bakarra) den taldeak bere onena ematen du: 10 urtetan egindako danbatekoak arnasarik ere hartu gabe jo ("Mari", "Jaiotze basatia"...), La Polla-ko lagunen "No somos nada" aspaldiko kantua dagokion amorruaz berrasmatu, gogoratu baino, eta azkenik, "doblebomboaren"  erreinuan bildutako jendetzari nahi zuen horixe eman.