"Jauzia"

Metak diskoetxea itxi ondoren, ikusi beharko da nondik jotzen duten Irungo zigiluan aritutako taldeek. Seiurtek autoekoizpenaren bidea hartzea erabaki du, eta horretarako, Estoldetan diskoetxea sortu dute. Kontua da, salto horrekin batera iritsi dela euren diskorik helduena. Jauzia honetan, bizkaitarrek aspaldi konposatutako kanta hoberenak daude Seiko belaunaldia, Tv Show, Gauaren garen heinean
, baina hori horrela izanik, bere horretan segitzen dute jende asko taldearengandik uxatzen duten ezaugarriek: ahots karamelatuegi hori, eta abestiak gehiegi eta maizegi zamatzen dituzten koroak. Konponketa politak daude diskoan, eta baxua aurreko lanetan baino jostariago dabil. Seiurte dira, hartu edo utzi.