"Jainko hilen uhartea"
Autoekoizpenaren bidea hartu dute Su ta Gar-ekoek ere. Eta ez dakigu, Jo ta Ke zigilu berria amorruz jaio delako edo zergatik, baina oso bortitza da eibartarren disko berria. Uniformeen pasarelak lehen kantatik Etsairik ausartena abestira heldu arte, bonbardaketa baten gisa hasten da diskoa. Tartean da Itxaropen hitza aparta, Juanma Bajo Ulloak bideoklip bihurtutakoa bideoklipa dakar diskoak. Ondoren datoz Hesian diskoko kantu onenetako bat eta Norabide bakarreko maitasuna samurra. Beste behin ere, soka luzea dutela erakutsi dute Su ta Gar-ekoek.
